Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

Hernani Burujabe herri proiektu bat da. Egungo eredu sozio-ekonomiko kapitalistaren ALTERNATIBA BAT.

  • Egungo sistemaren xedea: etekin ekonomikoa = desoreka jendartean (aberastasunaren kontzentrazioa, emakume-gizonen arteko desoreka
  • Hernani Burujaberen xedeak: komunitatearen ongizatea = lan-baldintza duinak, pobrezia energetikoa desagerrarazi, tokiko ekoizleak, negozioak eta dendak sustatu eta erabakiak demokratizatu (herritarren partehartzea bultzatuta).

Nola lortu xede horiek?

ERALDAKETA ETA KONPROMISOA (pertsonala eta komunitarioa)

  • Gure bizimoduan eta gure ingurunean egiten ditugun ALDAKETA txikiek eraldaketa ekarriko dute (Pentsatu modu globalean, ekin modu lokalean)
  • Gure baliabideen kontrola berreskuratu, GUREA ZAINDU: tokikoa zaindu (produktuak, dendak, kultura, hizkuntza...), tokikoa kontsumitu, tokikoa sustatu.

Herri proiektuaren zutabeak

  • Erakunde publikoak (Udala)
  • Ehun ekonomikoa ((Enpresa txiki eta ertainak, kooperatibak, enpresa publikoak)
  • Herritarrak

grafikoa