Web edukia bistaratu
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Justizia sozialerako politika publikoak. Hernani: eredu bat Europan

Jardunaldiak
2 MAR 16 MAR

'Justizia sozialerako politika publikoak. Hernani: eredu bat Europan' izenburua dute Bidezko Eraldaketarako Udalerriak Europan (MEET) egitasmoaren barruan Hernanin antolatu diren jardunaldiek. Martxoaren 2an eta 3an izango dira saio telematikoak eta martxoaren 15ean eta 16an, aurrez aurrekoak. 

Jardunaldiak telematikoak eta aurrez aurrekoak izango dira eta Europako beste herrietako ordezkariak ez ezik, hemengo herritarrentzat ere irekiak dira.

Hernanin egingo diren jardunaldiak honako gai hauek jorratuko dituzte: berdintasun-politikak, kulturartekotasuna, Hernani Burujabe edo tokiko burujabetzak eta Zero Zabor politikak. “Hernanin egin diren eta egiten ari garen egitasmoak ezagutzera etorriko dira Europako gainerako udalerrietako lagunak. Horretarako topaketa batzuk prestatu ditugu”, nabarmendu du Lertxundik.

Informazio gehiago