Web edukia bistaratu
Eduki publikatzailea
Atzealdea
“Udal Proiektu energetiko komunitario eta burujabeak” mintegia
13 AZA
Energia
Euskal Herriko udalerriak burujabetzaren bidean jartzeko helburuarekin, “Udal Proiektu energetiko komunitario eta burujabeak” jardunaldia antolatuko du Udalbiltza Partzuergoak, Hernaniko Orona Fundazioan. Hitzorduan dagoeneko Euskal Herrian abian diren hainbat proiektu ezagutzeko aukera egongo da. Antzeko ekimenak abiatzeko beharrezkoak diren gako juridiko, ekonomiko eta sozialak mahaigaineratuko dira bertan. Ekitaldian energia komunitateak sustatzen aitzindariak diren Greziako hainbat proiektu aurkeztuko dituzte Electra Energy kooperatibako ordezkariek.
- Lekua: Hernaniko Orona Fundazioan
- Ordua: 9:30 - 14:30
- Antolatzailea: Udalbiltza
Informazio erlazionatua