Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Zer da bioaniztasun edo baso burujabetza?

Agerikoa da egungo sistema kapitalistak naturan eragiten duen kaltea. Mundu mailako krisi larrien testigu dira gure inguruko bazterrak ere, eta, besteak beste, baso ustiaketa intentsiboak eta bioaniztasunaren galerak ekarri duten errealitatea.

Herri lurrak izan direnak galdu egin dira merkatu logiken eta kapital pribatuaren intereserako. Hortik etorri dira, esate baterako, biodibertsitatearentzat guztiz kaltegarriak diren espezieen landaketa masiboa: intsinis pinua eta, azken urteotan, eukaliptoa. Herri lur horiek eta biodibertsitatea berreskuratzeko prozesu bat martxan jarri du Hernani Burujabek, elkarlan publiko-komunitarioaren bidez.

Bide horretan, basoen jabetza eta kudeaketa publiko-herritarra berreskuratzeko urratsak egiten ari da. Horren adibidea da azken hilabeteotan udalak berreskuratu dituen baso lur pribatuak, esate baterako. 2023an 69 hektarea baso lur berreskuratu ditu udalak. 3.000 hazi inguru erein dituzte, eta inguruko basoetatik Burujabetzen Etxera ekarri dituzte, auzolanean ereiteko. Biodibertsitatea berreskuratzeko ezinbesteko lana da hori, eta Hernaniko lehen hezkuntzako ikastetxe guztiak ari dira parte hartzen mintegi horretan.

Baso biodibertsitatea berreskuratzeaz gain, dagoenari eustea ere bada lan ildo garrantzitsu bat, eta horren baitan, Urumeako erreka garbiketa saioak egin dira. Elkarte ekologistek (Sagarreta elkartea) eta udalak lagundu dute ekimen horietan.

Aurrera begira, udalak berreskuratutako baso lur horiek kudeatuko duen eragile ekonomiko bat sortzea bideragarria den edo ez aztertzen ari da burujabetza mahai honetan.