Ingurumenak, basogintza ereduak eta makroproiektuek sortzen dizkiguten kezkei aurre egiteko unea da, bakoitzak beretik, auzolanean. Horretarako natur talde bat sortu da Hernanin.
Zertarako?
- Bailarako habitaten ezagutza handitzeko.
- Baso ereduaz eztabaidatzeko.
- Ingurumenaren aldeko ekintza zuzenak egiteko.
- Bertako basoak sustatu eta ugaritzeko.
- Ingurumen gai ezberdinen inguruko informazioa eskuratu, hausnartu eta iritzia emateko.
Zer ekintza mota antolatzen dituzte?
IKERKETA: Beste elkarteekin elkarlana.
DIBULGAZIOA: Hitzaldiak.
KUDEAKETA: Aholkularitza.
EKINTZA ZUZENAK: Mendi irteerak, erreka garbiketak...
Nola lagundu dezakezu?
info@sagarreta.eus
Software libreko hainbat esperientzia praktiko
Herritar taldeak antolatutako software libreko hainbat esperientzia praktiko ezagutuko ditugu.
Hurrengo hizlariak jasoko ditu:
- JOXA DARCELES TIFE, Hondarribiko Talaia Eskolako IKT Arduraduna.
- EDER ETXEBARRIA ROJO, Baionako Etxepare Lizeoko irakaslea.
- IÑIGO GEBARA GRAZENEA, Irungo Hirubide BHI Institutuko irakaslea
- JOSEBA GABILONDO, Bilboko Harrobia ikastolako irakaslea.
- JABI ALFARO, Elkarteneteko sortzailea.