Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Ingurumenak, basogintza ereduak eta makroproiektuek sortzen dizkiguten kezkei aurre egiteko unea da, bakoitzak beretik, auzolanean. Horretarako natur talde bat sortu da Hernanin.
Zertarako?
- Bailarako habitaten ezagutza handitzeko.
- Baso ereduaz eztabaidatzeko.
- Ingurumenaren aldeko ekintza zuzenak egiteko.
- Bertako basoak sustatu eta ugaritzeko.
- Ingurumen gai ezberdinen inguruko informazioa eskuratu, hausnartu eta iritzia emateko.
Zer ekintza mota antolatzen dituzte?
IKERKETA: Beste elkarteekin elkarlana.
DIBULGAZIOA: Hitzaldiak.
KUDEAKETA: Aholkularitza.
EKINTZA ZUZENAK: Mendi irteerak, erreka garbiketak...
Nola lagundu dezakezu?
info@sagarreta.eus
Eduki publikatzailea
17 AZA
Herritar taldeak antolatutako software libreko hainbat esperientzia praktiko ezagutuko ditugu. Azaroaren 17an 18:00etan Iturolan.
18 AZA
Telekomunikazioak
Azaroaren 18an, 18:00etan, herritar taldeak antolatutako jardunaldiaren baitan hitzaldi bat emango du Telekomunikazioko taldeak. Hitzaldia Hernanin telekomunikazioetan jorratzen ari diren lan-ildoetan zentratuko da eta talde sustatzailera jende berria erakartzea du helburu.
21 AZA
Zaintza
Bertan gaur egun Hernanin dauden zerbitzuen gaineko “mapeo” txiki bat egingo da etxeko langileen egoera zehatzak eta Auzozaintza egitasmoak egindako ibilbidea ezagutzeko. Hortik abiatuta, eremu bakoitzean dauden erronka nagusiak identifikatuko dira.
18 AZA