Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Burujabetuz

EKINTZAILETZA ZERBITZUA

Zure proiektua martxan jarri nahi duzu?

Formazio teorikoa eta praktikoa.
Enpresen bidelaguntza espezifikoa.
Zure enpresa berria Iturola elkarlantokian kokatzeko aukera.
Izen ematea: tokiko-garapena@hernani.eus

FORMAZIO TEORIKOA ETA PRAKTIKOA

Formazio teoriko-praktikoan, zuen proiektua garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak jasoko dituzue. Honi esker, zuen proiektuaren sorrera, garapena edota egonkortzea ahalbidetzeko, ekonomia social eraldatzailean oinarritutako eduki desberdinak landu ahal izango dituzue (egitura juridikoen lanketa, proiektuaren lan-ildo zein jardueren definizioa, enpresa-plana, talde kudeaketa, eraldaketa soziala eta saretze komunitarioa…).

Noiz: urriaren 3tik abenduaren 12ra - asteartetan 17:00-20:00.
Non: Iturola Elkarlan Sorgunean.
Zenbat: 30 ordu.

ENPRESEN BIDELAGUNTZA ESPEZIFIKOA

Zuen proiektuen sorrera, garapen edo egonkortzean urrats praktikoak eman ahal izateko, BURUJABETUZeko bidelagunak izango dituzue. Ibilbide pertsonalizatua diseinatzeaz gain, zuen behar espezifikoei erantzun eta tresnak eskainiz.

Zenbat: 12 ordu.
Argipen gehiago: tokiko-garapena@hernani.eus

Lanaren planteamendu burujabe bat ere posible dela sinistuta, dagoeneko Hernani Burujaberen ekintzailetza programaren baitan, bi zerbitzu daude martxan:

  • Burujabetuz: Ekintzailetza Kooperatiboko formakuntzak euskaraz, Iturolan
  • Koopfabrika Hegoaldetik ekimena; Koopfabrikatik sortua, Enarak Kooperatibak eta HUHEZI-Lanki eta Olatukoopekin elkarlanean.Bere helburua da tresna kooperatiboa eta ekonomia sozial eraldatzailea pertsona migratuei hurbiltzea, beren lana antolatzeko eta bizitza-proiektuak hobetzeko.

Iturola Elkarlantokia: Ekintzailetza zerbitzuan ernaltzen diren ekimen ekonomiko berrien inkubaziorako, finkapenerako eta egonkortzerako baliabidea. Hernaniko ekintzaileek Iturola Elkarlantokiko espazio eta zerbiztuak erabiltzearen truke hilean 6 ordu eskainiko dituzte enpresa sortu nahi duten pertsona berrien formazio zerbitzua diseinatzen, formazioa eskaintzen eta enpresa egonkortu arte ezinbestekoa edukiko duten akonpainamendua eta bidelaguntza eskaintzen.

Enpresa: Hernaniko ehun enpresarialarekin batera Trantsizio Ekosoziala sustatzeko ekimen, proiektu eta prozesuak sustatuko dira. Batetik enpresa-ehunaren jarduna eredu jasangarriago, parte-hartzaileago, parekideago eta erantzunkideago batean garatzea bilatko da. Bestetik, Hernaniko enpresak herri mailan jorratzen ari diren burujabetze prozesuen baitan sortu den eskaintzaren bezero-erabiltzaile bihurtuz sektore horietan dauzkaten beharrak modu jasangarrian asebetetzeko aukera edukiko dute, eta bestetik prozesu horien guztien sustatzaile izango dira. Hori guztia posible izateko Hernaniko Trantsizio Ekosozialerako Enpresen Foro Iraunkorra sortuko da.