Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Zer da elikadura burujabetza?

Herriek, komunitateek eta herrialdeek beren nekazaritza, labore, arrantza, janari eta lurralde politika propioak definitzeko eskubidea, nork bere ezaugarrien arabera modu ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak erabiliz.

Janaria edukitzeko eta ekoizteko eskubidea barne hartzen du, alegia, jende guztiak daukala janari seguru, elikagarri eta kulturalki egokia eta janaria ekoizteko baliabideak izateko eskubidea.

Elikadura burujabetzak esan nahi du herriek eta komunitateek janaria eta janari ekoizpena kontrolatzeko garaian lehentasuna dutela merkataritza irizpideen gainetik.

Helburuak

Elikadura burujabetzan aurrera egiteko tokiko elikadura sistema propio bat eraikitzea bilatuko da, eta, horretarako, sektorearen fase guztietan esku hartuko da gobernantza eredu publiko-ekonomiko-herritarraren bidez. Hau da, nekazaritzarako-abeltzaintzarako lurren berreskurapena bilatuko da; ekoizle berrien ezarpena sustatuko da, eta, tokiko ekoizpenaren transformaziorako zein merkaturatzerako baliabide eta azpiegiturak eskainiko dira.

2022ko apirilean Herrilur kontsumo elkarteak denda bat zabaldu zuen, bertako ekoizleen produktuak herritarrengana helaraztea errazteko. Izpizua kalean kokatuta dago.

 

Elikadura
Elikadura
Elikadura

Elikadura