Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Zer da energia burujabetza?

Herriek, komunitateek eta herrialdeek beren energia eta lurralde politika propioak definitzeko eskubidea da energia burujabetza, nork bere ezaugarrien arabera modu ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak erabiliz.

Energia edukitzeko eta ekoizteko eskubidea barne hartzen du, alegia, jende guztiak daukala energia seguru, iraunkor eta kulturalki egokia eskuratzeko eskubidea, baita energia ekoizteko baliabideak izateko eskubidea ere. Energia burujabetzak esan nahi du energia eta energia ekoizpena kontrolatzeko garaian herriek eta komunitateek lehentasuna dutela merkataritza irizpideen gainetik.

Helburuak

Horrela bada, administrazio publikoa, enpresak eta herritarrak barnebiltzen dituen EnHerKom, energia berriztagarrien komunitatea sortu da irabazi asmorik gabeko kooperatiba  forman, zeinak trantsizio energetikoa sustatuko duen modu parte hartzaile, demokratiko eta kolektiboan.

Energia
Energia
Energia

EnHerKom, energia berriztagarrien komunitatea

Zer da?

Energia berriztagarrien ekoizpena, autokontsumo partekatua eta energiaren aurrezpena sustatuko dituen Hernaniko kooperatiba herritarra da. Bere helburu nagusiak hauek dira: energia burujabetzan sakondu eta trantsizio sozioekologikoa sustatzea.

Abantailak

  • Planeta zaintzen dugu, hau da, gure ingurunea, gure bizitza esparrua eta gure osasuna. Bazkide izateak energiaren trantsizioarekin eta klima-aldaketari aurre egitearekin konprometitzea esan nahi du.
  • Kostuak murrizten ditugu eta, hortaz, gure argindar fakturan aurreztuko dugu, bidezkoa den elektrizitatearen prezio bat izanda eta informazio gardena izanda.
  • Baliabide naturalak erabiliz ekoitzitako energia 100% berdea eta berriztagarria (eguzki-energia, hidraulikoa, eolikoa eta biomasaren erabilera) sustatzen dugu.
  • Enpresa handiekin alderatuta, pertsona bakoitzak boto bat izatearen printzipioak arautzen duen eredu kooperatibo batean oinarritzen garenez, kontsumitzen dugun energiaren kontrola gure esku dago.
  • Finantza interes eta espekulatiboen ordez, herriaren nagusitasuna babesten dugu. Onura ekonomiko guztia energia komunitateko kideen energia kostuak murriztera eta ingurumenaren errespetuan oinarritutako garapen sozialera bideratuta dago.
  • Balio sozial, ekonomiko eta ingurumenaren aldeko baloreak sortzen ditugu, tokiko komunitatearen onurarako eta ingurune iraunkorragoa lortzeko.

Interesatuta zaude?

Idatziguzu eta informazioa helaraziko dizugu: info@enherkom.eus

Uztailaren 4tik aurrera bulegoa irekita egongo da Gabriel Zelaia eraikinean. Astelehenetik ostegunera 16:00etatik 18:00etatara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara. Bulegoko ordutegi berdinarekin telefono zenbaki hau aktibatuta egongo da: 722711887.

 

Energia