Web edukia bistaratu

Hernaniko ekhilur sarea: Erabiltzaileak

Honaino iritsi bazara, Ekhilur sistemaren erabiltzaile izateko interesa duzulako da.

Jadanik ia 60 establezimendu osatzen dute Hernaniko ekhilur sarea eta erabiltzaile bezala alta eman dezakezu.

Alta emateko errazena www.ekhilur.eus webgunean sartu eta bertan bazkidetu botoiari eman eta pausuak jarraitzea da. Formularioa bete eta gero konfirmazio email bat jaso behar duzu. Bertan agertzen diren argibideak jarraitu. Azkenik dokumentazioa igotzea faltako zen (NANaren bi aldeak eta zure kontu zenbakia eta izena agertzen den bankuko ordainagiri bat edo ziurtagiri bat). Ekhilur kontua aurre ordainketa sistema bat da eta ez da lotzen kontu korrontearekin edo kreditu txartel batekin. Eskatzen dugu kontu korrontea bakarrik noizbait dirua atera behar baduzu zure ekhilur kontutik.

 

DLYFormulario

Hernaniko ekhilur sarea: Erabiltzaileak

Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera sorta hau betetzerakoan emandako datuak Hernaniko udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira: eta matrikulazioa egiteko erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Hernaniko udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu.