Zer da merkataritza burujabetza?
Herri bateko merkataritza txiki sektorearen osasunaz eta produktuen azken merkaturatze fasean duten indarraz ari gara. Merkataritza txikiak, kontsumorako beharrezkoak diren produktuak modu gertukoan helarazteaz gain, tokiko ekonomiari ekarpena ere egiten dio eta gure kaleak topagune eta harremantze eremu seguru bezala mantentzen ere laguntzen du.
Helburuak
Hernanin merkataritza-gune handien eta interneteko salmenta gune handiekin lehiatuko den merkataritza sistema propio bat eraikitzea bilatuko da.
Horretarako, herriko denden saretzea sustatuko da kontsumo behar guztiak asebeteko dituen merkataritza-gune ireki bat sortzeko, eta, Hernanin plataforma bat (erakusleiho digitala), etxez-etxeko banaketa zerbitzua eta ordainketa-deskontu (moneta) sistema propio eta kolektiboa ezarriko dira merkataritza sektore bizi eta dinamiko bat edukitzeko.
- Web: https://hernanin.eus
Agenda