Zer da moneta burujabetza?
Herriek, komunitateek eta herrialdeek beren moneta politika propioak definitzeko eskubidea da. Modu honetan, norberak bere ezaugarri eta beharren arabera definitu dezake moneta, nahi dituen irizpide ekologikoak, ekonomikoak eta kulturalak aintzat hartuta.
Moneta edukitzeko eta ekoizteko eskubidea barne hartzen du, jendarte guztiek moneta seguru, propio eta kulturalki egokia ekoizteko baliabideak izateko eskubidea izatea da burujabetza. Moneta burujabetzak esan nahi du herrien eta komunitateen onurak lehentasuna duela merkataritza irizpideen gainetik.
Helburuak
Moneta horren helburua da ekimenean parte hartzen dutenen arteko zirkuitu itxi bat sortzea. Erronka da zirkuitu horretan Hernaniko udala eta ahalik eta biztanle eta enpresa gehien barnebiltzea. Modu horretan, zirkuituan sortzen den aberastasuna bertan geldituko litzateke eta aberastasun hori partaide guztien artean partekatuko litzateke.
Tokiko garapen prozesuaren gaineko kontrola indartzeko tresna da moneta. Hartara, udalak sektore zehatz batean egindako inbertsioek zeharka beste sektore guztietan eragina edukiko dute. Horrek ahalbidetzen du tokiko garapen prozesuaren zein sistema ekonomikoaren inguruko kontrol eta erabakimen handiagoa edukitzea.
EKHI, HERNANIKO TXANPONA
Zer da?
Ekhilur sistema Ekhi tokiko txanponaren erabilera ahalbidetzen duen ordainketa sistema da. Bizum, Paypal edo kreditu- edo zordunketa-txartelen pareko ordainketa-sistema bat da, baina sare propioa sortu nahi du VISA edo Mastercard sarearen mende egon gabe. Sistema hori irabazi asmorik gabeko ekhilur kooperatibaren kontrolpean dago. Kooperatiban herritarrek, enpresek, elkarteek eta udalek parte hartu dezakete.
Zertarako?
Sarearen arauak zehazteko eta gure dirua nondik zirkulatzea nahi dugun kontrolatzeko.
Zergatik?
Ordainketa-sare propio batek bertan daude saltokiak babesten ditu azalera handietatik eta multinazional digitaletatik. Sare propio horretako partaideek sare globalean parte hartzen jarraitu ahal izango dute, baina enpresa handiek ezin izango dute sare lokalean parte hartu. Tokiko merkataritzarako eta bertoko ekonomiarako babesleku bat sortu nahi dugu.
Nola?
Dirua sarean sartzen denean, parte-hartzaileek bakarrik bidali eta jaso ahal izango dituzte ordainketak. Sarea zenbat eta zabalagoa izan, orduan eta erakargarriagoa izango da parte-hartzaileentzat, eta diru gehiago ibiliko da bertan.
Abantailak
- Hernaniko dendak eta dendariak babestuko dituzu.
- Bertako ekonomia eta herria indartuko duzu.
- Zure dirua nora bideratu erabakiko duzu.
- Zu eta zure ingurukoak oraindik gehiago zainduko dituzu
Interesatuta zaude?
Gure webguneko dokumentazioa kontsulta dezakezu (www.ekhilur.eus) edo posta elektroniko bat ere bidal diezagukezu (hernani@ekhilur.eus). Erabiltzaileari arreta emateko telefono bat daukagu (944 686273).
Agenda