Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

Bideo nabarmena

Bideoen zerrenda

'Hernani Burujabe, eraldaketarako pausoa' dokumentala

Bira eta Hiritik At kooperatibek Hernani Burujabe egitasmoari buruz egindako dokumentala: “Hernani Burujabe, eraldaketarako pausoa”. Estreinakoz 2022ko urriaren 1ean proiektatu zen egitasmoaren lehen urteurrenean.

Hernani Burujabe herri proiektuaren aurkezpen publikoa

Hernani Burujabe herri proiektuaren aurkezpena egin zen Hernanin, urriaren 1ean. Burujabetzen sektoreetako ordezkariek, udal ordezkariek eta proiektuaren dinamizatzaileek proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkieten Atsegindegin bildu ziren 160 herritarrei.

Hernani Burujabe jardunaldiak Iturolan

Hernani Burujabe herri proiektuaren inguruan lanean ari diren sektore desberdinetako kolektiboek, elkarteek eta pertsonek antolatutako jardunaldien laburpena da bideo hau. Urriaren 22an eta 23an izan ziren, Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean.

Herrilurrek denda zabaldu du

Elikadura burujabetza sustatzeko helburuz, bertako ekoizleen eta produktu ekologikoen salmentarako gunea zabaldu du Herrilur kontsumo elkarteak. Izpizua kalean dago.

Enherkomeko bazkide egin zaitez!

Energia burujabetza berreskuratzeko garaia da. Pobrezia energetikoari aurre egiteko unea da, gehiegikerien aurrean alternatibak sortzekoa. Energia garbia, segurua eta herrikoa. Argi eta garbi.

Zaintza-lanen demokratizaziorantz

Zaintza arloak dituen hutsuneak agerian gelditu ziren 2020an egindako Beterri-Buruntzako egoeraren azterketan. Horietaz hausnartzeko eta irtenbideak proposatzeko jardunaldi batzuk antolatu dira Hernanin.

Ekhilur moneta soziala. Dirua pertsonen zerbitzura

Moneta horren helburua da ekimenean parte hartzen dutenen arteko zirkuitu ekonomiko itxi bat sortzea.