Zer da telekomunikazio burujabetza?
Herriek, komunitateek eta herrialdeek, nork bere ezaugarrien arabera modu ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak erabiliz, beren sistema eragile, software, hardware, sare eta azpiegitura politika propioak definitzeko eskubidea dute.
Telekomunikazioak edukitzeko eta ekoizteko eskubidea barne hartzen du, alegia, jende guztiak daukala teknologia seguru eta kulturalki egokia eta teknologia ekoizteko baliabideak izateko eskubidea. Telekomunikazio burujabetzak esan nahi du herriek eta komunitateek nagusitasuna dutela merkataritza auzien gainetik teknologia eta teknologien ekoizpena kontrolatzeko.
Helburuak
Horretarako, interneteko zuntz sare publikoa ezarriko da, eta berau kudeatuko duen operadore neutro bat sortuko da, arrakala teknologikoarekin bukatu eta interneterako eskubidearen unibertsalizazioa bermatzeko ezinbesteko pausu gisa.
Parte hartzeko hainbat modu
- Bezero bezala.
- Hernaniko proiektuen inguruan zure iritzia edo jakintza eskainiz.
- Gaiaren inguruan gurekin formakuntza jasoz, jakintza kolektiboa zabalduz.
Kontaktatu: info@ehkom.eus
Agenda