Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Zer da zaintza burujabetza?

Herriek, komunitateek eta herrialdeek zaintza eman eta jaso ahal izateko beharrezkoak diren berrantolaketa sozial, ekonomiko eta politikoak martxan jartzeko eskubideaz eta gaitasunaz ari gara. Zaintza burujabetzak esan nahi du, bada, zaintza lanen banaketa justu, duin eta demokratiko bat egiteko prozesuak, azpiegiturak eta baliabideak unibertsalizatzea.

Helburuak

Horretarako, batetik, zaintza lanak eskaintzen dituzten langileen lan-baldintzak duinduko dituen zaintza eta akonpainamendu zerbitzu publiko berriak sortu eta eskainiko dira eta, bestetik, zaintzen demokratizazio orokorra bilatuko duen zaintza sistema propioa eraikitzeko prozesua abiatuko da.

Programak:

Auzozaintza sare publiko-komunitarioa

Bakardade egoera hauskorrean dauden adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko egitasmoa da. Adineko pertsonei zuzendutako akonpainamendu zerbitzu bat. Helburuak:

  • Harreman sozialak lantzea
  • Autonomia lortzea
  • Herriko dinamiketan parte hartzea

INFO +

Eskuorria   Egin zaitez auzozain

 

Zaintza